102. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Tebas-Muru Artederretako udal-mugarteko “Uncona” meategia berriz sailkatzea, Meategiei buruzko Legearen C atalean. Meatzaritza proiektua jendaurrean jartzea

Jendaurrean jartzen dira goian adierazitako proiektua, bere ingurumen eraginaren azterketa eta bere lehengoratze plana, honako arau hauek aplikatuz: 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen ebaluazioari buruzkoa; 975/2009 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzkoa; eta 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa.

Jarduerak ukituak gertatzen direnek alegazioak aurkez ditzakete 30 egun baliodunean (larunbatak, igandeak eta jai egunak kanpo), iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, ahal dela Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari zuzenduta.

Espedientea ikusgai dago udal bulegoetan eta Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1 - Iruña), baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/participacion/procesos/proyecto-explotacion-minera-uncona-tiebas-muruarte-reta.

Tebasen, 2019ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1905960