102. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Petilla Aragoiko Udalak, 2018ko abenduaren 31n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201., 202. eta hurrengo artikuluetan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatuari jarraikiz, aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarkien oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Petilla Aragoin, 2018ko abenduaren 31n.–Alkate udalburua, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L1906392