102. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, ARS-3 (Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-12 oinarrizko unitatearena. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko apirilaren 24an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 24-ABR-19 (5/CV).

«Espedientearen agiriak ikusirik, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2019ko apirilaren 11ko txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2019ko apirilaren 15eko txostenarekin, honako hau ERABAKI DA:

1.–Hasiera baten onestea ARS-3 (Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-12 oinarrizko unitatearen xehetasun-azterketa, aurreikusitako eraikuntzaren beheko solairuetako altuerak eta goiko solairuetako sestrak zehazteko. Xehetasun-azterketa tramitera aurkeztu zuen Luis Miguel Pascual Asiainek, Metrovacesa SA ordezkatuz, 2019ko apirilaren 8an.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarkiak paratzea hemengo egunkarietan.»

Iruñean, 2019ko apirilaren 29an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L1906154