102. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

1/2019 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

2019ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 11n, 2018tik luzatutako 2019ko udal aurrekontuaren 1. aldaketa hasiera batean onesteko erabakia, eta jendaurreko epea iragan denez alegaziorik jaso gabe, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditua sortzea diru-sarreren bidez:

VI. kapitulua: 22.326,37 euro.

Finantzaketa:

VII. kapitulua: 22.326,37 euro.

Kreditu berezia:

VI. kapitulua: 21.673,63 euro.

Finantzaketa:

VIII. kapitulua: 21.673,63 euro.

Olaztin, 2019ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Mikel Azkargorta Boal.

Iragarkiaren kodea: L1906379