102. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Otsakaingo OSK-2 unitatea birzatitzeko eta urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Olaibarko Udalak, 2019ko apirilaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea birzatitzeko proiektua eta urbanizazio proiektua, Otsakaingo OSK-2 unitatekoak (5. poligonoko 80. lurzatia), Iker Iriarte Oyarzunek sustatuak, Udaleko zerbitzu teknikoen aldeko txostenak jaso ondoren.

Bi espedienteak jendaurrean egon dira, 2019ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, otsailaren 15ean, eta Udalaren oholean iragarkia jarrita. Epe horretan alegaziorik jaso ez denez gero, bidezko da behin betiko onestea.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki da, eta aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluak, lege beraren 74., 152.3 eta 134. artikuluei dagokienez, xedatua bete beharrez.

Olaibarren, 2019ko maiatzaren 8an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L1906439