2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAIBAR
2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Udaleko Osoko Bilkurak, 2018ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, baita hura betearazteko oinarriak eta aurrekontu bakarra osatzen duen gainerako dokumentazioa ere. Hura 2019ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14an. Jendaurrean egoteko aldia iraganik haren kontra inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 69/1990 Foru Legearen 277.1 artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan xedatuarekin bat, behin betiko onetsirik gelditu da. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:
DIRU-SARRERAK:
KAP. | IZENA | HASIERAKO AURREIKUSPENAK |
1 | Zuzeneko zergak | 69.000,00 |
2 | Zeharkako zergak | 8.000,00 |
3 | Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak | 19.129,30 |
4 | Transferentzia arruntak | 92.851,07 |
5 | Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak | 850,00 |
7 | Kapital-transferentziak eta bestelako diru-sarrerak | 64.301,02 |
| GUZTIRA | 254.132,02 |
GASTUAK:
KAP. | IZENA | HASIERAKO AURREIKUSPENAK |
1 | Langileria gastuak | 72.612,37 |
2 | Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak | 69.050,00 |
3 | Finantza gastuak | 500,00 |
4 | Transferentzia arruntak | 19.460,00 |
5 | Beste ustekabe batzuk | 1.078,36 |
6 | Inbertsio errealak | 81.431,29 |
7 | Kapital-transferentziak | 10.000,00 |
| GUZTIRA | 254.132,02 |
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Olaibarren, 2019ko apirilaren 30ean.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.
Iragarkiaren kodea: L1906438