102. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

2019ko plantilla organikoa.
Behin betiko onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen dira Udal honen 2019ko plantilla organikoa eta udal honetako lanpostuen zerrenda. Plantilla 2018ko abenduaren 12ko osoko bilkuran onetsi zen, aurrekontuaren hasierako onespenarekin batera eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Plantillaren hasierako onespena 2019ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14an.

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: Ezkabarteko eta Olaibarko Udalen Batasuneko idazkaria. Batasunaren burua: Ezkabarteko Udala. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %10. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: OL. Egoera: hutsik.

Lan-kontratudunak

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala, lanaldi partzialean (%50eko lanaldia). Maila: C. Lanpostuko osagarria: %22. Sarbidea: OL. Lanpostu kopurua: 1. Egoera: hutsik.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

Joaquin Lizarraga Sanz: Ezkabarteko eta Olaibarko Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Antzinatasuna: 2018-12-10. Egoera: jardunean. Izaera: kontratu administratiboa.

María Jesús Uriz Villanueva: administrari-ofiziala, lanaldi partzialean (%50eko lanaldia). C maila. Antzinatasuna: 2011-06-01. Egoera: jardunean. Izaera: kontratu administratiboa.

Olaibarren, 2019ko apirilaren 30ean.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L1906437