2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL FRUTO
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 54. artikuluari jarraikiz eta haren erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 66. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Sustatzailea: Isidoro García Gil. Jarduera: zerri gizendegia. Tokia: Murillo El Frutoko 1. poligonoko J azpilurzatiko 18. lurzatia.
Informazio honen xede den espedientea eskuragarri dago udal bulegoetan, eta 10:00etatik 14:00etara bitartean kontsulta daiteke.
Murillo el Fruton, 2019ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1907079