2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Plantilla organikoko aldaketa, albienteen lanpostuen osagarriei dagokiena. Behin betiko onespena
Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legeak indarra hartzeak aldatu egin du albienteen ordainsari araubidea.
Horren ondorioz, 2019ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 9koan, argitaratu zen Udalaren plantilla organikoko aldaketaren hasierako onespena. Espedientea jendaurrean egon den bitartean, hamabost egun baliodunean egon baita, inork ez du alegaziorik aurkeztu. Beraz, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da.
Horrenbestez:
1. Albiente edo agenteen bi lanpostuek honako osagarri hauek izanen dituzte:
• Berariazkoa, %45ekoa.
• Lanpostukoa, %5,5ekoa.
2. Behin betiko onetsi eta hogeita hamar eguneko epean, horren berri jakinaraziko zaio Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari.
3. Halaber, osagarrien araubide hori ordaintzeari ekin zaio, 2019ko urtarrilaren 1eko atzeraeragineko ondorioekin.
Lesakan, 2019ko maiatzaren 8an.–Alkatea, José Luis Echegaray Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1906393