2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAPOBLACIÓN
UEm-11 unitateko hirigintza-hitzarmena. Hasierako onespena
Lapoblacion-Meanoko Udalak, 2019ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lapoblacion-Meanoko Udalari dagokion aprobetxamenduaren ordezko konpentsazio ekonomikoaren hitzarmena, UEm-11 unitaterako.
Jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iradokizunak, erreklamazioak edo oharrak aurkez daitezen; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 23. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.
Lapoblacion-Meanon, 2019ko apirilaren 29an.–Alkatea, Javier Oria Domaica.
Iragarkiaren kodea: L1906085