102. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 203. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2019ko maiatzaren 9ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Funesko 2. poligonoko 203. lurzatiari dagokion Hiri-jarduketarako plan berezia, Silvia Echeverría Echeverría arkitektoak (Urbanismo y Arquitectura Doblee) prestatua eta C.R.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Funesen, 2019ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1906374