2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
Herri-ondasunaren desafektazioa, gero erabilera lagatzeko. Hasierako onespena
Fontellasko Udalak, 2019ko otsailaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 6. poligonoko 18. lurzatiaren eta 5. poligonoko 73., 74., 65., 88., 30. eta 37. lurzatien zati baten desafektazioa, Aalsmeer Tejería SLU empresari erabilera lagatzeko, haize-parkea para dezan, aurkeztutako memoriaren arabera.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 140. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa betetzeko. Epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira.
Jendaurreko epean alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, herri-lurraren desafektazioa behin betiko onetsitzat joko da.
Fontellasen, 2019ko maiatzaren 6an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.
Iragarkiaren kodea: L1906311