1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
792/2019 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, María Pilar Corredor Casado andrea unibertsitateko katedradun izendatzen duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreak 2019ko otsailaren 18an emandako 314/2019 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.
Ikusirik 5126 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketaz arduratzen den batzordeak 2019ko apirilaren 16an egindako proposamena, Enpresen Kudeaketa Saileko “Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea” jakintza-arloko unibertsitateko katedraduna izatekoa, María Pilar Corredor Casado andrearen aldekoa.
Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–María Pilar Corredor Casado andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko katedradun izendatzea. Lanpostua “Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea” jakintza-arlokoa da, 5126 zenbakia du eta Enpresen Kudeaketa Sailari atxikia dago.
Bigarrena.–Izendapen honek interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta betiere gehienez ere hogei eguneko epean ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2019ko maiatzaren 14an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.
Iragarkiaren kodea: F1906946