2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
9/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2019ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran erabaki zen Udalaren 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean egin den 9. aldaketa hasiera batez onestea. Hura 2018ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 9an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu-transferentzia
Kreditu transferentzia honako partida hauetara:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1-33312-22609 | Zine zerbitzua | 11.239,64 |
1-33801-48200 | Erretiratuen klubaren dirul. Argiaren ordainagiriak | 1.236,19 |
1-41210-21000 | Bideak eta herri-ondasunak zaintzea | 6.476,73 |
1-41210-22101 | Herri-lurrak ureztatzeko ura | 3.883,37 |
1-92001-22700 | Udal eraikinen garbiketa | 2.293,17 |
| Guztira | 25.129,10 |
Honako partida hauetan kreditua beheitituta finantzatuak:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1-15330-13002 | Beste ordainsari batzuk, finkoak, lantaldea | -12.012,43 |
1-16501-21300 | Argiteria publikoaren mantentze lanak | -13.116,67 |
| Guztira | -25.129,10 |
Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Caparroson, 2019ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1906394