2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
37/2018 aurrekontu-aldaketa, “kreditu bereziaren” bidezkoa.
Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2018ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu bereziaren 37/2018 espedientea, 2018ko aurrekontuari dagokiona.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente horiek aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar dira, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatutako legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen 2018ko abenduaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Akatsa atzeman delarik 2019ko apirilaren 9n, hasierako onespenaren iragarkiko akats zuzenketei buruzko iragarkia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, iragarkia argitara ematen da.
Kreditu berezia
PARTIDA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA |
1 1533 6190003 | Zumalakarregi plazaren birmoldaketa | 17.998,75 euro |
| GUZTIRA | 17.998,75 euro |
Aurreko kreditu aldaketa partida honen kargura finantzatuko da:
PARTIDA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA |
1 2314 4100001 | Zahar Etxearen Patronatuarendako ekarpena | 17.998,75 euro |
| GUZTIRA | 17.998,75 euro |
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, hauetako bat erabiliz:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Altsasun, 2019ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1906435