1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitatean maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako soinuzko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren hiru lizentzia (bi Auritzen eta bat Iruñean) emateko lehiaketaren deialdiaren aurka.
Lizentziak emateko lehiaketa baten deialdia egin zen, Nafarroako Foru Komunitatean maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako soinuzko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren hiru lizentzia (bi Auritzen eta bat Iruñean) emateko. Deialdi hori Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak otsailaren 20an emandako 10/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi zen (2019ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 8koan). Lizentziak emateko prozedura horretan, Ainhoa Jauregui Zudaire andreak, Fernando Izquierdo Jiménez jaunak (Ápice elkartearen izenean eta hura ordezkatuz) eta José Manuel Anaut de la Fuente jaunak (Tecnored Digital SL enpresaren izenean eta hura ordezkatuz) gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dute.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaketela Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Komunikazio Zerbitzuan (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2019ko maiatzaren 13an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F1906522