102. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitatean lurreko telebista digital lokalen bidez ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateko lizentziak banatzeko lehiaketa publikoaren deialdiaren aurka.

Lizentziak emateko lehiaketa publiko baten deialdia egin zen, lurreko telebista digitalen bidez ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateko, tokiko mailako hamaika kanali dagozkienak eta honako barruti eta kanal zenbakietarako erreserbatuak: hiru lizentzia Lizarrako barrutirako (24. kanala), hiru lizentzia Zangozako barrutirako (45. kanala), hiru lizentzia Tuterako barrutirako (39. kanala), eta bi lizentzia Tafallako barrutiko (31. kanala) tokiko multiplexadorearen bidez emititzeko. Deialdi hori Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak otsailaren 20an emandako 9/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi zen (2019ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 8koan). Lizentziak emateko prozedura horretan, Esteban Ortiz de Urbina Díaz jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du, Infraestructuras y Gestion 2002 SL enpresaren izenean eta hura ordezkatuz.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaketela Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Komunikazio Zerbitzuan (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko maiatzaren 13an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1906521