102. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

161/2019 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, “Nafarroako Barne Diseinatzaile/Dekoratzaileen Elkargo Ofiziala” inskribatzeko agintzen duena, baita Estatutuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko ere.

2018ko irailaren 14an, Nafarroako Barne Diseinatzaile/Dekoratzaileen Elkargo Ofizialak Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan inskriba zezatela eskatu zuen, baita haren Gobernu Batzordea ere. Halaber, haren Estatutuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eskatu zuen.

Nafarroako Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legean ezarritako baldintzak betetzen dira, bai eta lege hori garatzeko abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamenduan ezarritakoak ere.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak baliatuz.

EBAZTEN DUT:

1. Helbidea Nafarroan duen “Nafarroako Barne Diseinatzaile/Dekoratzaileen Elkargo Ofiziala” Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan (Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuari atxikia) inskribatzea, 27 zenbakiarekin.

2. Agintzea ebazpen hau eta “Nafarroako Barne Diseinatzaile/Dekoratzaileen Elkargo Ofizialaren” Estatutuak biltzen dituen eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

3. “Nafarroako Barne Diseinatzaile/Dekoratzaileen Elkargo Ofizialaren” egungo Gobernu Batzordea inskribatzea, kideak honako hauek izanik:

Batzordeburua: Enrique Lizarraga Eraso jauna.

Epaimahaiburuordea: Ana Leiza Usurbil andrea.

Diruzaina: Ana Leiza Usurbil andrea.

Idazkaria: M. Lourdes Mugueta San Martín andrea.

1. bokala: Uxue Merced Lanas andrea.

2. bokala: Marian Torres Ecay andrea.

3. bokala: M. José Urrutia Jiménez andrea.

4. bokala: Usue Cia Abascal andrea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Barne Diseinatzaile/Dekoratzaileen Elkargo Ofizialari jakinaraztea, eta ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan, bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ere.

Iruñean, 2019ko martxoaren 26an.–Edurne Eginoa Antxo, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia.

Nafarroako Barne Diseinatzaile/Dekoratzaileen Elkargo Ofizialaren Estatutuak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1904404