102. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

41C/2019 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Eguesko Igoa y Patxi SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Eguesko Igoa y Patxi SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100492012013) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2019ko martxoaren 15ean, enpresaren ordezkariek eta sindikatuetako batek (UGT) sinatua 2019ko martxoaren 14an eta zuzendua 2019ko martxoaren 26an eta maiatzaren 7an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 7an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Eguesko Igoa y Patxi SL enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1906304