1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
38C/2019 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Papelera del Ebro SA enpresaren Vianako lantegiko eskulaneko plantillarentzat hitzarmen kolektiboko soldatak 2019an berrikusteko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
Aztertu da Papelera del Ebro SA enpresaren Vianako lantegiko eskulaneko plantillarentzat hitzarmen kolektiboko soldatak 2019an berrikusteko akordioaren testua (kode zenbakia: 31008360012004), erregistro honetan sartu zena 2019ko apirilaren 25ean, enpresaren ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2019ko otsailaren 6an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2019ko apirilaren 26an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Papelera del Ebro SA enpresaren Hitzarmen Kolektiboko soldatak 2019an berrikusteko akordioa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F1905943