102. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

36C/2019 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Martzillako Precomar SL enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, 2018. eta 2019. urteei dagokiena, erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Martzillako Precomar SL enpresaren hitzarmen kolektiboko soldatak berrikusteko akordioaren testua (kode zenbakia: 31008792012008), erregistro honetan sartu zena 2019ko martxoaren 26an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2019ko otsailaren 28an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 26an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Martzillako Precomar SL enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa 2018. eta 2019. urteetarako (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1905948