102. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

35C/2019 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Optika dendak sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, 2019. urteari dagokiona, erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Nafarroako Optika dendak sektorearen hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31002155011999 kode zenbakia), erregistro honetan 2019ko martxoaren 22an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuetako ordezkariek 2019ko martxoaren 11n sinatu ondotik, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 26an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako Optika dendak sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten 2019rako berrikuspena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1905949