102. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

34C/2019 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Oltza Zendeako Navarpluma SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Oltza Zendeako Navarpluma SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31101612012019) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2019ko martxoaren 12an, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatua 2019ko martxoaren 12an eta 2019ko martxoaren 20an zuzendua, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Lan hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2 Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 5ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Oltza Zendeako Navarpluma SL enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1904950