101. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

322/2019 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarentzako dirulaguntzaren deialdia onesten duena 2019. urteko produkzio ekologikoaren kontrol eta ziurtapen jardueretarako. DDBN identifikazioa: 447207.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 799/2016 Ebazpenaren bidez, NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarentzako 2016-2020 aldirako laguntzaren oinarri arautzaileak onetsi ziren, Nafarroako Foru Komunitatean produkzio ekologikoaren kontrol-agintaritza den aldetik. Ebazpen hori, zazpigarren oinarriari dagokionez, uztailaren 4ko 801/2017 Ebazpenak aldatu zuen.

Aurretik, Europako Batzordeari ebazpen horren berri eman zitzaion, eta hark eragozpenik ez jartzea erabaki zuen aipatu araubideari dagokionez; izan ere, bateragarria da Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.3.c) artikuluarekin. Nafarroako nekazaritzako produkzio ekologikoa Arautzeko Kontseiluari 2016-2020 aldirako laguntza ematearen aldeko erabakian, SA.44490 (2016/N), jasota dago bateragarritasunaren aitorpen hori.

Aipatu ebazpenak bosgarren oinarrian ezartzen du aurrekontu ekitaldi bakoitzean urte horretako dirulaguntzari dagokion gastua baimenduko dela, eta kontrol neurrietarako laguntzaren portzentajea ezarriko dela, kostu errealen %100 gehienez ere.

Orobat, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 799/2016 Ebazpenaren seigarren oinarriak ezartzen du NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak aurrekontu ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren batetik aurrera aurkeztuko duela laguntza eskaera Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan.

Bestalde, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, dirulaguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da behin organo eskudunak dirulaguntza emateko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri eta gero, non eta ez dauden aurrez ezarrita.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako baldintzak betetzen direnez eta laguntzaren iraupena 2020ko abenduaren 31 artekoa denez, Nafarroako Foru Komunitateak NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarentzako laguntzen deialdia onetsi gogo du, 2019. urteko produkzio ekologikoaren kontrol eta ziurtapen jardueretarako, eta hori nekazaritzaren eta basogintzaren sektoreetan eta landa eremuetan estatuetako laguntzei 2014tik 2020ra aplikatzen zaizkien Europar Batasunaren irizpideekin bat.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarentzako dirulaguntzaren deialdia onestea 2019. urteko produkzio ekologikoaren kontrol eta ziurtapen jardueretarako.

2. Laguntza eskaerak aurkezteko epea 15 egunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. 200.000 euroko gastua baimentzea, Nafarroako Gobernuaren 2019ko Gastuen Aurrekontuko “Produkzio Ekologikoa Arautzeko Kontseilurako dirulaguntza. Kontrola eta ziurtapena” izeneko 720003-71620-4459-413104 partidaren kargura.

4. Egiten diren kostu errealen %100ekoa izanen da kontrol neurriengatiko laguntza, 2019. urterako.

5. Deialdi honetan Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 799/2016 Ebazpenean aurreikusitako oinarri arautzaileak aplikatuko dira, bertan onesten baitira NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarentzako 2016-2020 aldirako laguntzaren oinarri arautzaileak, Nafarroako Foru Komunitatean produkzio ekologikoaren kontrol-agintaritza den aldetik. Aipatu ebazpena zuzendari nagusi berak uztailaren 4an emandako 801/2017 Ebazpenak aldatu zuen.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira, betiere gutxienez 5.000 eurora iritsiz gero, ebazpen honen I. eranskinean jasotzen den moduan.

6. Deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratzea.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko martxoaren 28an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. eranskina

Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1904384