2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Alkatetzaren eskuordetza
Leitzako Udaleko alkate udalburuak, 2019ko maiatzaren 21ean, honako ebazpena eman zuen:
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikioaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluari jarraituz, ERABAKI DUT:
1.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantziak Eneko Andueza Aramendia lehenengo alkateordeari eskuordetzea, nire ordezkoa izan dadin aurtengo maiatzaren 24an, Leitzako udalerritik kanpo nagoen bitartean.
2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.
Leitzan, 2019ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.
Iragarkiaren kodea: L1906942