101. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko eraikingintza-ordenantzan. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2019ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Plan Orokorreko eraikingintza-ordenantzaren V. kapituluaren aldaketa, etxebizitzen baldintza partikularrei buruzkoa.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horren barnean, interesdunek udal idazkaritzan dagoen espedientea aztertzen ahal dute, eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkeztu.

Tramitazio horri, Udal Planaren aldaketa xehatua baita, aplikatuko zaio Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 eta 72 artikuluetan ezarritakoa.

Ezkabarten, 2019ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1906086