101. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTABIA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Artabiako Kontzejuko Batzarrak, 2019ko maiatzaren 8an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1/2019 aurrekontu-aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Aplikatzeko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua, zeinak garatzen baitu Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

Artabian, 2019ko maiatzaren 15ean.–Kontzejuko burua, Luis Fernando Lasa Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1906795