100. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 24a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

ESA / AGOIZKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen jakinarazpena, maiatzaren 26ko hauteskundeetan Asier Lafuente Puncel jauna hauteskunde-mahaiko 2. bokal izan dadin

Ezinezkoa izan da Asier Lafuente Puncel lokalizatzea helbide batean, ez Esan ez beste inon; Esako Udalean erroldatuta dagoenez, honen bidez jakinarazten zaio hauteskunde-mahaiko 2. bokal aukeratu dutela Esako udalerriko 01 errolda-barrutiko 001 ataleko U0095 U mahaian.

Esako udaletxean (René Petit 9) agertu beharko du 2019ko maiatzaren 26ko goizeko 8:00etan.

Hauteskunde-mahaiko kide izatea derrigorrezkoa da. Kargua ez onartzeko desenkusa baldin badu eta dokumentu bidez froga badezake, alegazioa aurkeztu beharko du zazpi eguneko epean batzorde honetan. Baldin eta bere eginkizunak betetzera agertzen ez bada, edo arrazoi legitimorik gabe bertan behera uzten baditu, edo bidezko arrazoirik gabe hauteskundeen araubide orokorrari buruzko lege organikoak finkatutako desenkusa edo gaztigu betebeharrak betetzen ez baditu, hiru hilabetetik urte batera bitarteko espetxe zigorra edo sei hilabetetik hogeita lau hilabetera bitarteko isuna ezarriko zaio.

Agoitzen, 2019ko maiatzaren 17an.–Hauteskunde Batzordeko lehendakaria, María Boedo Escribano.

Iragarkiaren kodea: J1906937