100. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1108/2019 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko haur-hezitzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 15ean emandako 2327/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko haur-hezitzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2018ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 17an emandako 2999/2018 Ebazpenaren bidez, zuzenean onetsi zen izangai onartuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori 2019ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 9koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 560/2019 Ebazpenaren bidez, hamar egun balioduneko epea ireki zen euskararen ezagutza egiaztatzeko ele biko lanpostuetarako, eta lekualdatze lehiaketan sartutako behin betiko lanpostu hutsak zehaztu ziren.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 1ean emandako 780/2019 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiatzaileei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko haur-hezitzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari. Lanpostu hauek esleitu dira:

–Marta Valdés Sagüés andreari 2961 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Egunsenti haur eskolari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

–Cristina Delgado Urra andreari 2902 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Nuestra Señora de Roncesvalles haur eskolari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

2. Lehiatzaileei adieraztea ezen haien destino berrien jabetza egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2019ko uztailaren 15ean.

3. Lekualdatze lehiaketaren ondorioz 27 lanpostu hutsik gelditu dira, eta I. eranskinean jaso dira.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Horrek jakinarazpenaren ondorio guztiak edukiko ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da haren kontra, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2019ko apirilaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Haur-hezitzaileen lanpostuen lekualdatze lehiaketaren ondoriozko lanpostuak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZAK

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

0002956

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

EGUNSENTI HE

Funtzionarioa

Burlata

X

0002938

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NINIA-ETXEA HE

Funtzionarioa

Iruña

X

0002940

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NINIA-ETXEA HE

Funtzionarioa

Iruña

X

0002979

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NINIA-ETXEA HE

Funtzionarioa

Iruña

X

0002989

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NINIA-ETXEA HE

Funtzionarioa

Iruña

X

0002915

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NIÑO JESUS HE

Funtzionarioa

Corella

X

0002917

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NIÑO JESUS HE

Funtzionarioa

Corella

X

0002951

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NIÑO JESUS HE

Funtzionarioa

Corella

X

0002978

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NIÑO JESUS HE

Funtzionarioa

Corella

X

0002988

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NIÑO JESUS HE

Funtzionarioa

Corella

X

0002906

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NUESTRA SEÑORA DE LOS ÁNGELES HE

Funtzionarioa

Iruña

Euskara, C1

X

0003008

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NUESTRA SEÑORA DE LOS ÁNGELES HE

Funtzionarioa

Iruña

Euskara, C1

X

0003010

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NUESTRA SEÑORA DE LOS ÁNGELES HE

Funtzionarioa

Iruña

Euskara, C1

X

0003011

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NUESTRA SEÑORA DE LOS ÁNGELES HE

Funtzionarioa

Iruña

X

0006147

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NUESTRA SEÑORA DE LOS ÁNGELES HE

Funtzionarioa

Iruña

X

0006148

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NUESTRA SEÑORA DE LOS ÁNGELES HE

Funtzionarioa

Iruña

X

0010362

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NUESTRA SEÑORA DE LOS ÁNGELES HE

Funtzionarioa

Iruña

Euskara, C1

X

0002905

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NUESTRA SEÑORA DE RONCESVALLES HE

Funtzionarioa

Iruña

X

0002897

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JORGE HE

Funtzionarioa

Iruña

X

0002912

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JORGE HE

Funtzionarioa

Iruña

X

0002914

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JORGE HE

Funtzionarioa

Iruña

Euskara, C1

X

0002926

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JORGE HE

Funtzionarioa

Iruña

Euskara, C1

X

0010361

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JORGE HE

Funtzionarioa

Iruña

Euskara, C1

X

0002900

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SANTA TERESA HE

Funtzionarioa

Iruña

X

0002948

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SANTA TERESA HE

Funtzionarioa

Iruña

X

0002953

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SANTA TERESA HE

Funtzionarioa

Iruña

X

0002981

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SANTA TERESA HE

Funtzionarioa

Iruña

X

Iragarkiaren kodea: F1906018