100. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-O-143

Tuterako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Tuterako udaletxea.

Xedea: Queiles ibaiaren parkea urbanizatzea.

Ibilgua: Queiles ibaia.

Udalerria: Tutera (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da Queiles ibaiaren parke berria urbanizatzea; 35.000 m²-ko azalera du eta ibilguaren bi aldeetan dago, Los Poetas pasealekuak, Díaz Bravo kaleak (Mancho zubia), Almoceda kaleak eta Merindadeen etorbideak mugatzen duten eremuan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko maiatzaren 7an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1906449