100. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuaren ikastaroen prezio publikoak 2019-2020 ikasturterako. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2019ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuaren 2019-2020 ikasturteko ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, prezio publiko horiek behin betiko onetsirik geldituko dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Zizur Nagusian, 2019ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1906318