100. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

118., 23. eta 186. lurzatien okupazioa, tarte honetako obrengatik: “3006-56-Cordovilla Tafalla 1” 66 Kv-ko linea elektrikoaren 42. euskarritik Biurrungo BTAra (4512-T); Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk eskatua. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko apirilaren 29an egin bilkuran, honako hau erabaki du, besteak beste, udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa zuela:

Lehena.–Hasiera batean onestea Kontzejuko 118., 23. eta 186. lurzatiak okupatzeari buruzko espedientea; okupazioa Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk eskatu du, tarte honetako obrengatik: “3006-56-Cordovilla Tafalla 1” 66 Kv-ko linea elektrikoaren 42. euskarritik Biurrungo BTAra (4512-T). Halaber onestea espedienteko dokumentazioa (proiektu teknikoa, txosten juridikoa, baldintza-agiria, ziurtagiriak, txosten teknikoak, etab.), eta horien tramitazioa egitea gorago aipatu den araudiarekin bat.

Bigarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluaren eta 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluaren edukiarekin bat, espedientea jendaurrean edukitzea gutienez ere 15 egun naturalean, eta tramite hori Kontzejuaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragartzea. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, herri-lurra okupatzeko espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dezan.

Hirugarrena.–Jendaurrean egoteko aldia iraganik, espediente osoa igorriko da Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera, behin betiko onespena eman diezaion. Azkenik, kontratua eginen da enpresa eskatzaile eta lagapen-hartzailearekin.

Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Iberdrola Distribución Eléctrica, SAU enpresa eskatzaile/lagatzaileari.

Tebasen, 2019ko apirilaren 29an.–Kontzejuko burua, Juan Jesús García Tirapu.

Iragarkiaren kodea: L1906346