100. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa, Azozko AZO-11B unitatearen borondatezko birzatiketaren proiektuan. Behin betiko onespena

Alkatetzak 2019ko maiatzaren 6an emandako 70/2019 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen Azozko (Ezkabarte) AZO-11B exekuzio unitatearen borondatezko birzatiketa aldatzeko proiektua, Pablo Garde Razquinek sustatuta.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2019ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 20an, eta jendaurrean egon den epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onesten da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 168.c) eta 152.3 artikuluei, arau horren bidez onetsi baitzen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Guzti-guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Ezkabarten, 2019ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1906347