100. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Hiri-jarduketarako plan berezia 10. poligonoko 135. partzelan (Ugalzubia karrika 10). Hasierako onespena

Berako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak, 2019ko martxoaren 21ean egindako bilkuran, Gregorio Lasaga Michelena-k sustatutako 10. poligonoko 135. partzelaren (Ugalzubia Karrika, 10) Hiri-jarduketarako Plan berezia hasiera batez onetsi zuen.

Abenduaren 20ko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzako 35/2002 Foru Legeak 49.3, 79.6. eta 74. artikuluetan dioenaren arabera, espedientea jendeaurrean izanen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da udal bulegoetan, alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Beran, 2019ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1906830