100. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

7., 8., 10. eta 11. aldaketak 2019ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Azagrako Udalak, 2019ko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 7., 8., 10. eta 11. aldaketak 2018tik 2019ra luzatutako aurrekontuan.

Iragarkia 2019ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 9an, eta horren ondotik hamabost egun baliodunean egon da jendaurrean, inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsitzat jo dira 2018tik 2019ra luzatutako aurrekontuko 7., 8., 10. eta 11. aldaketak.

7. aldaketa

GASTUAK:

Kreditu-gaikuntza.

3232.62600 Informatikako ekipoak, 2.257,86 euro.

Kreditu-gehigarria.

3331.62200 Kultur Etxeko inbertsioak, 39.668,34 euro.

DIRU-SARRERAK:

7508010 Kultur Etxeko igogailurako dirulaguntza, 23.694,92 euros.

Aurrekontuko marjinaren kontra: 18.231,28 euro.

8. aldaketa

Kreditu-gaikuntza 3370.6320011 partidan, 10.756,07 euro.

Kreditu-gehigarria 34201.62300 partidan, 3.595,64 euro.

10. aldaketa

Kreditu-gehigarria 33101.22620 partidan, 330,00 euro.

Kreditu-gehigarria 3410.22609 partidan, 266,20 euro.

11. aldaketa

Kreditu-gehigarria 34202.22740 partidan, 21.012,06 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Azagrako Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Azagran, 2019ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1906345