100. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa, Hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2019ko apirilaren 30eko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Udalaren hilerriaren erabilera, eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Arroitzen, 2019ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1906342