100. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

233/2019 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruak emana, epe bat ezartzen duena Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko profesionalak kontratatzeko zerrenda irekietan izena eman duten izangaiek beren merezimenduak eguneratu ditzaten Osasuneko kontseilariak martxoaren 23an emandako 347/2017 Foru Aginduaren arabera. Aipatutako foru agindu horren bidez, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren.

Osasuneko kontseilariak martxoaren 23an emandako 347/2017 Foru Aginduaren bidez, onetsi ziren aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetarako.

Arau horren 3.2 artikuluaren arabera, zerrenda irekietan inskripzio eskaeren hurrenkera ezartzeko, honako hauek baloratzearen ondoriozko puntuazioari jarraituko zaio: edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, helburu duen lanpostuko estamentu eta espezialitatean, urtebeteko puntu 1 emanda, edo proportzioan egoki dena.

Merezimenduen eguneraketari buruz 3.6 artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, egoki da epe bat irekitzea, zerrenda irekietan izena eman duten izangaiek edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak eguneratu ditzaten, helburu duten lanpostuko estamentu eta espezialitatean. Eguneratzeko kontuan hartuko den data 2019ko apirilaren 30a da. Ordu arte hartuko dira kontuan zerbitzuak.

Ez da beharrezkoa izanen Nafarroako Gobernuan eta haren erakunde autonomoetan emandako zerbitzuak aurkeztea; Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak ofizioz egiaztatuko ditu.

Urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenei jarraikiz (foru dekretu horren bidez aldatu zen Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua),

EBAZTEN DUT:

1. Hilabeteko epea ezartzea, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko profesionalak kontratatzeko zerrenda irekietan izena eman duten izangaiek 2019ko apirilaren 30a arte (egun hori barne) emandako zerbitzuak egiazta ditzaten, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347/2017 Foru Aginduan aurreikusitakoaren arabera (Ikus jarraibideak eta eredua https://empleosalud.navarra.es/eu/ web-orrialdean).

Salbuetsita daude Nafarroako Gobernuan eta haren erakunde autonomoetan emandako zerbitzuak; Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak ofizioz egiaztatuko ditu. Izangaiek ez dituzte horiek aurkeztu beharko.

Aipatu epean aurkeztutako emandako zerbitzuen eguneraketak 2019ko urriaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 6an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko burua, Miguel Garatea Crelgo.

Iragarkiaren kodea: F1906201