10. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2018/15U, 2018/16U, 2018/17U, 2018/18U, 2018/19U, 2018/20U, 2018/21U, 2018/22U eta 2018/23U aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2018ko abenduaren 14an egindako Ohiko Osoko Bilkuran, hasiera batez onartu zituen ondoren aipatzen diren aldaketak Udalaren 2018ko ekitaldiko aurrekontuan:

–2018/15U: Kontuhartzaile ordezkoaren soldata.

–2018/16U: Kontuhartzailearen soldata.

–2018/17U: Abeltzantzako proiektua.

–2018/18U: Antzoki sarea.

–2018/19U: Jubilatuen lokaleko gasa.

–2018/20U: Jubilatuen lokaleko elektrizitatea.

–2018/21U: Herriko argitaria.

–2018/22U: Zerbitzu anitzak. Ordezkoak.

–2018/23U: Ordezkaritza gastuak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Etxarri Aranatzen, 2018ko abenduaren 31n.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1900392