10. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELKANO

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Elkanoko Kontzejuko Batzarrak, 2018ko abenduaren 12an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko aurrekontu orokorra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatua betetzeko; hartara, herritarrek eta interesdunek espedientea ikusten ahalko dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Elkanon, 2018ko abenduaren 14an.–Kontzejuko burua, Belén Baztán Seguro.

Iragarkiaren kodea: L1815206