10. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2018ko abenduaren 31n egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2019ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201., 202. eta hurrengo artikuluetan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesadunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraintzarren, 2018ko abenduaren 31n.–Alkatesa, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenchea.

Iragarkiaren kodea: L1900193