10. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Lurraldea Okupatzeko Estrategia
eta Ereduaren proiektua jendaurrean jartzea

Uharte Arakilgo Udalak abiatu du Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduaren (LOEE) agiriaren tramitazioa, Uharte Arakilgo Udal Plan Orokorra prestatu duen lan-taldeak egin baitu: Alegría Ezquera-Equiza Itzoiz arkitektoak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.4 artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da berrogeita bost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, herritarrek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak aurkez ditzaten.

Uharte Arakilen, 2018ko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, Juana Sainz Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1815344