10. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Laburpena, 2017-2018 ikasturtean euskara ikasteko matrikula egin zutenei laguntza ekonomikoak emateko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 427966.

a) Onuradunak: 2017-2018 ikasturtean euskara ikasi duten pertsonak, 16 urtetik gorakoak eta Tafallan erroldatuak. Diruz lagunduko dira 2017-2018 ikasturteari dagozkion gastuak, ikastaroak estentsiboak, intentsiboak, barnetegian egindakoak edo autoikaskuntzakoak izan.

b) Xedea: Tafallako helduen artean euskararen ikaskuntza sustatzea, gero eta gehiagok ikasi ahal izan dezaten.

c) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web-orrian.

d) Zenbatekoa: 4.500 euro.

e) Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun baliodunekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2018ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1815011