10. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Beraskoaingo Udalak, 2018ko azaroaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Beraskoainen, 2019ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L1815157