10. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

9/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2018ko abuztuaren 21ean, 9/2018 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia

4121 2100000.–Baratze familiarretako guztientzako eremuen garbiketa: 10.000,00 euro.

9200 22704.–Datu babesean aholkularitza: 3.000,00 euro.

9200 6260000.–Udaletxeko material informatikoa: 150,00 euro.

32321 6260000.–Auzalarreko material informatikoa: 700,00 euro.

3331 6260000.–Gizarte-etxeko material informatikoa: 2.400,00 euro.

Finantzaketa

87000.–Soberakinak altxortegian, gastu orokorrak: 16.250,00 euro.

Orkoienen, 2018ko abenduaren 28an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1900111