10. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Bake epailearen eta ordezkoaren hautaketa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan bake epaileen izendapenari buruz ezarritakoa betetzeko, deialdi publikoa iragarri da herri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko.

Legezko baldintzak beterik, bake epaile titularra edo ordezkoa hautatzeko deialdi horretan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute Udaletxean, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lesakan, 2018ko abenduaren 31n.–Alkatea, José Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1900072