10. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2018ko azaroaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lekunberrin, 2018ko abenduaren 13an.–Alkatea, Natalia Azcona Mendía.

Iragarkiaren kodea: L1815162