10. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2019ko lan egutegia

Irurtzungo Udalak, 2018ko abenduaren 11n egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen Irurtzungo Udalaren zerbitzuko langileen 2019ko asteguneko jaiegunen egutegia onestea; hala, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 2019an zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a, astelehena: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 7a: Errege egunaren ondoko astelehena.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 17, 18 eta 19a: Irurtzungo festak.

–Abuztuaren 15a: Jasokundeko Andre Maria.

–Urriaren 12a: Pilareko Andre Maria.

–Azaroaren 1a: Omiasaindu.

–Azaroaren 11: San Martin eguna.

–Abenduak 3a: San Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a, asteartea: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2019. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Irurtzungo Udaleko lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, 07:30etik 15:20ra bitarte.

a) Jendea hartzeko eta Erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:30era izanen da.

b) Organo administratibo eskudunek erregelamenduz ezarritako oporrak emanen dituzte, gisa honetan: oporraldi luze bat edo bi, eta egun solteak, urtean zehar hartzeko, zerbitzuko beharrek hala uzten dutenean.

Horrez gainera, langileek probesteko 3 egun izanen dira, norberaren aferetarako, Alkatetzari aurretik behar beste denboraz eskatu eta arrazoitu behar zaizkionak.

c) Aitzineko a) atalean ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta lanaldi berezi suerteren bat dutenei, ezta ikastetxeari atxikitako langileei ere, horiek beren lan egutegia izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.

Irurtzunen, 2018ko abenduaren 14an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1815202