10. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

2019ko aurrekontua eta plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2018ko abenduaren 13an egin bilkura arruntean, erabaki zuen onestea, besteak beste, Udalaren, Udalaren Musika Eskolaren Patronatuaren eta Kanpondoa SL sozietate publikoaren 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta harekin bat heldu den araudian xedatutakoari jarraituz, espediente horiek jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Agoitzen, 2018ko abenduaren 14an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1815212