1. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Aldaketa, Musika ikasketen arloko laguntzak arautzen
dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Artzibarko Udalak, 2018ko irailaren 25eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Musika ikasketen arloko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egon da hogeita hamar egun baliodunean, aitzinetik iragarkia 2018ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urriaren 17an, eta udal honen iragarki oholean paratuta. Jendaurreko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsia gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Jarraian, argitara ematen da aipatutako ordenantzaren 1., 3. eta 4. artikuluetan egindako aldaketaren behin betiko testua:

“1. artikulua. Helburua eta definizioa.

Ordenantza honen xedea da, batetik, Artzibarko biztanleen artean musika ikasteko jarduerak sustatzea eta, bestetik, seme-alabak Agoizko edo Urrotz-Hiriko musika eskola ofizial batean matrikulatzen dituzten familiei laguntzea, hura publikoa zein pribatua izan. Orobat, helburu horiek lortzeko laguntzak zehaztu eta arautu nahi dira.

Ez da ordenantza honen xedea Garraldako “Orreaga” musika eskolan ari diren ibarreko ikasleendako Udalak ematen duen laguntza, bertako Patronatuko kidea baita.

“3. artikulua. Laguntza motak eta zenbatekoak.

Honako hauek dira ordenantza honetan araututako Udalaren laguntza ekonomikoak:

Agoizko edo Urrotz-Hiriko musika eskola batean ikastaroen matrikula ordaintzeko laguntzak: diruz lagunduko da matrikularen kostuaren %50, betiere muga izanen delarik Artzibarko Udalak “Orreaga” Musika Eskolako patronatuari urtero ikasle bakoitzeko ematen dion zenbatekoa.”

“4. artikulua. Eskatzaileen betebeharrak.

Laguntzen eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Artzibarko udal mugapean erroldaturik egotea eta bertan bizitzea.

–Agoizko edo Urrotz-Hiriko musika eskola batean matrikulaturik egotea.”

Artzibarren, 2018ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L1814748