98. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

184/2018 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baitira 2016-2017 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko arte plastikoetako eta diseinuko arte ikasketa profesionalei dagozkien sari bereziak.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu du 2016-2017 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko arte plastikoetako eta diseinuko arte ikasketa profesionalei dagozkien sari bereziak eman dakizkiela merezi izan dituzten ikasleei, beren ikasketa ibilbide bikainagatik, baloratu dituen batzordearen aktan ageri den bezala. Sarien deialdia Hezkuntzako zuzendari nagusiak otsailaren 5ean emandako 23/2018 Ebazpenaren bitartez egin zen.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2016-2017 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko arte plastikoetako eta diseinuko arte ikasketa profesionalei dagozkien sari bereziak ematea ebazpen honen eranskinean azaltzen diren ikasleei.

2. Ikasle horiek sari hori aitortzen duen diploma bana har dezatela xedatzea.

3. Goi mailako ikasle sarituek aukera izanen dute arte plastikoetako eta diseinuko arte ikasketa profesionalen sari nazionaletan aurkezteko, aldez aurretik izena emanda.

4. Agintzea ikasle sarituen ikasketa espedientean ager dadila kasuan kasuko eginbidea, 2016-2017 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko arte plastikoetako eta diseinuko arte ikasketa profesionalei dagozkien sari berezia lortu dutela egiaztatzen duena.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

7. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, ikasle sarituek ikasi duten ikastetxeei eta ikasle sarituei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2018ko apirilaren 24an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

ERANSKINA

Goi mailako teknikaria, goi mailako arte plastikoetako eta diseinuko arte ikasketa profesionalei dagozkion sari bereziarekin saritua

IZEN-ABIZENAK / NOMBRE Y APELLIDOS

ARLOA / FAMILIA

ZIKLOA / CICLO

IKASTETXEA / CENTRO

Bernardo Alfredo Salinas Garrido

Libururako Arte Aplikatuak /
Artes aplicadas al libro

Grabatua eta Estanpazio Teknikak /
Grabado y Técnicas de Estampación

Iruñeko Arte Eskola /
Escuela de Arte de Pamplona

Iragarkiaren kodea: F1805507